XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Donostian hartu zen erabakia, idazkaritzan. Gogoratzen naiz egun horretan Madriletik etorri ziren zirela Irujo eta Lasarte. Diputatuak ziren. Etorri ziren gauzak oso itsusi jarri ziren horretan. Jendea berriak jakin nahian eta, biltzen hasi zen, gauzak nola zeuden-eta; batzar bat egin zen, baina seriotasunik gabe.
Donostiako gobernadore Artola zen, nafarra, eta, nafarretik nafarrera, Irujori iruditu zitzaion nonbait egoki hartu Lasarte eta harekin joan Gobernu Zibilera eta han esan
Hurrengo egunean, goizean, etorri ziren Bizkaitik Ajuriagerra eta beste bi edo hiru burukide. Batzar bat egin zen Donostiako idazkaritzan, eta batez ere hitz egin zen mugimenduez, zer berri zegoen, Madrildik zetozen albisteak...
Gero, jakina, baten batek atera zuen gauza:
Eta, jakina, orduan erabaki zen Irujori eta Lasarteri dei bat egitea, hori ez zegoela ondo. Orduan Irujok esan zituen gauza batzuk. EBBren erabaki horrek min eman zion, eta min horrek eraman zuen esatera partidua bere posturaren aurka zegoela, eta ez zen hori gauza.
Partiduak ez zuen halako erabakirik hartu bere asmoen aurka baizik eta berak baimenik gabe deklarazio hori egin zuelako. Hortik sortu zen iskanbila bat. Batzuek esan dute horrek erakusten duela partidua mugimenduaren alde zegoela, edo horrelako zerbait, ezta?
Aurten
Zuk diozun batzar hartan zeu ere egon zinen.
Bai. Ordurako Iruñeko lagunak lotuta zeuden, Gasteizkoak ere berdin. Gipuzkoarrak eta bizkaitarrak egon ginen bakarrik. Batzar horretan ez zen erabakirik hartu; bakarrik gobernadore zibilarengana joan zirenen aurka, haiei haserrea agertzeko. Hori hartu dute batzuek eta okerrak atera dituzte ondoren, baina hori ez da egia.
Froga da batzarraren ordu gutxitara bizkaitarrak Bilbora joan zirela berriz. Bilbon larunbata zen, igandean ez zen izparringirik, baina asteleheneko